Itxi

Fitxaketa

Realak Lorena Navarro aurrelaria fitxatu du, 2025era arte

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Navarro (23 urte) Real Madrilen ibili da azken hiru denboraldietan, eta jokalariak berak adierazi duenez, "oso pozik eta gogotsu" dago erronka berriagatik.

Lorena Navarro 2025era arte, gutxienez, ibiliko da Realeko jokalari. Argazkia: Reala.

Realak Lorena Navarro aurrelaria fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako, hau da, 2024-25 denboraldiaren amaierara arte, Donostiako klubak asteartean jakitera eman duenez. Navarro (23 urte) Real Madrilen ibili da azken hiru denboraldietan, eta jokalariak berak adierazi duenez, "oso pozik eta gogotsu" dago erronka berriagatik.

Navarro Madrilen jaio zen, Centro Deportivo Vallecas taldean hasi zen futbolari gisa, eta Madrilen eta Taconen aritu zen gero. Azken talde horretan zegoela, goreneko mailara igotzea lortu zuen. 2020an, Real Madrilek fitxatu zuen.

Espainiako selekzioarekin ibilia da, beheko mailetan, eta nazioarteko hainbat txapelketatan erakutsi du golak sartzeko abilezia duela.

Albisteak (3)