Fitxaketa
Realak Mikel Goti Bilbao Athleticeko jokalari ohia fitxatu du, Sansen jokatzeko
EITB MEDIA
Bizkaitarra bilbotarren bigarren taldeko goleatzailerik onena izan da, eta duela aste batzuk aurreratu zuen Lezaman ez jarraitzeko erabakia.
Realak Mikel Goti aurrelaria fitxatu du. Jokalari bizkaitarra Bilbao Athleticen aritu da, eta Sansen jokatuko du datorren denboralditik aurrera. Bi urteko kontratua sinatu du Donostiako taldearekin, 2025-26 denboraldiaren amaiera arte.
Mikel Goti Bilbao Athleticeko goleatzailerik onena izan da, eta duela aste batzuk iragarri zuen Lezaman ez jarraitzeko erabakia. Horren ondorioz, ez ditu ligako azken partidak jokatu.
21 urteko jokalaria Realeko bigarren taldean arituko da aurrerantzean.