Itxi

FITXAKETA

Chelseak Alejandra Bernabe fitxatu du 2026ra arte, baina Realean arituko da datorren denboraldian, utzita

EITB Media

Leer en Castellano

Jokalari madrildarrak Donostian jokatu zuen joan zen denboraldian ere, kasu horretan Atletico Madrilek utzita.

Alejandra Bernabé, con la Real Sociedad, en un partido contra el Real Madrid. Foto: EFE

Alejandra Bernabe jokalari madrildarrak 2026ra arteko kontratua sinatu du Chelsearekin, talde ingelesak ostiral honetan, ekainaren 23an, jakinarazi duenez. Dena den, aurreko denboraldian Atletico Madrilek utzita Realean jokatu zuen ezker hegalekoak berriro ere txuri-urdin gisa jardungo du datorren denboraldian, oraingo horretan utzita ere.

Bernabek (21 urte) ekainaren 30ean amaituko du Atletico Madrilekin duen lotura, eta 2023-2024 denboraldian Realera bueltatuko da.

"Oso pozik nago hemen egoteagatik eta eskertuta nago Chelseak eman didan aukeragatik. Oso hunkituta nago, munduko klubik handienetakoa delako", adierazi du madrildarrak, talde ingelesak argitaratutako adierazpenetan.

Albisteak (3)