SALMENTA
Andoni Zubiaurrek, Realeko bigarren atezainak, Eldensen jokatuko du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Atezain gipuzkoarrak Imanol Alguacilen aginduetara ekin zion denboraldiaurreari, baina Unai Marrerok 2027ra arte kontratua berritu ondoren, Realetik aterako zela aurreikusten zen.
Andoni Zubiaurre atezaina, Alex Remiroren ordezkoa Realean joan zen denboraldian, Eldensen arituko da 2025era arte, talde horrekin kontratua sinatu ondoren.
26 urte eta 1,89 metroko atezain gipuzkoarrak (Ordizia) aurreko denboraldian egin zuen jauzi Realaren lehen taldera, Mathew Ryan australiarrak taldez aldatu zuenean, baina ez zuen aukerarik izan, Remirok dena jokatu baitzuen.
Atezain gipuzkoarrak Imanol Alguacilen aginduetara ekin zion denboraldiaurreari, lehen eta bigarren taldeko gainerako atezainekin batera (Remiro, Gaizka Ayesa eta Unai Marrero), baina azken horrek 2027ra arte kontratua berritu ondoren, argi zegoen Zubiarre Realetik aterako zela.
Zubiaurre duela 8 urte sartu zen talde txuri-urdinaren harrobian, eta bertan eman du bere kirol-ibilbide osoa 20-21 denboraldian izan ezik. Orduan, Federazioko 1. Mailan zegoen Cultural Leonesan jokatu zuen, utzita. Orain, ostera, Bigarren Mailan arituko da, uda honetan Eldense zilarrezko mailara igo baita.