Bundesliga
Alemaniako Eintracht Frankfurt taldean jokatuko du Demidovek
Erredakzioa
Bundesligara igo berri den taldearekin "akordio ekonomikoa" lortu duela jakinarazi du Realak ohar baten bidez.
Vadim Demidovek Alemaniako Eintracht Frankfurten jokatuko du, jakinarazi du Realak. Donostiako taldeak "akordio ekonomikoa" lortu du Bundesligara igo berri den taldearekin.
Norvegiako jokalaria 2010-2011 denboraldian heldu zen Donostiara, Rosenborgetik. Realaren elastikoarekin 40 partida jokatu ditu.
"Realak Demidovi talde txuri-urdinean egon den urteetan izan duen konpromisoa eskertu nahi dio, eta bere kirol eta bizi etorkizunean zorterik onena opa dio", dio Realaren oharrak.