Zozketa
Benfica, Inter Milan eta Salzburgo, Realaren aurkariak Txapeldunen Ligako multzoen fasean
EITB MEDIA
Lehenengo jardunaldia irailaren 19tik 20ra bitartean jokatuko da, eta multzoen fasea abenduaren 13an amaituko da.
Realak Benficaren, Inter Milanen eta Salzburgoren aurka jokatuko du D multzoan 2023-2024ko Txapeldunen Ligako multzoen fasean, ostegun honetan, abuztuak 31, Monakon egindako zozketaren emaitzaren ondorioz.
Realak "a priori" zailagoak diren multzoak saihestu ditu, eta hurrengo fasera pasatzen saiatuko da, 10 urte geroago itzuliko den lehiaketa batean.
Honela geratu dire osatuta mutzoak:
A multzoa: Bayern Munich, Manchester United, Kopenhage, Galatasaray
B multzoa: Sevilla, Arsenal, PSV Eindhoven, Lens
C multzoa: Napoles, Real Madril, Braga, Union Berlin
D multzoa: Benfica, Inter Milan, Salzburgo, Real Sociedad
E multzoa: Feyenoord, Atletico Madril, Lazio, Celtic
F multzoa: PSG, Borussia Dortmund, AC Milan, Newcastle
G multzoa: Manchester City, Leipzig, Izar Gorria Belgrad, Young Boys
H multzoa: Bartzelona, Porto, Shakhtar Donetsk, Anberes
Norgehiagoken ordena eta ordutegiak larunbat honetan, irailak 2, ezagutuko dira.
Partiden egutegia
Txapeldunen Ligako partidak astearteetan eta asteazkenetan izango dira, oro har 21:00etan, baina bi neurketa 18:45ean jokatuko dituzte.
Fase bakoitzeko datak
- 1. jardunaldia: 2023ko irailak 19/20
- 2. jardunaldia: 2023ko urriak 3/4
- 3. jardunaldia: 2023ko urriak 24/25
- 4. jardunaldia: 2023ko azaroak 7/8
- 5. jardunaldia: 2023ko azaroak 28/29
- 6. jardunaldia: 2023ko abenduak 12/13
Final-zortzirenak (Zozketa: 2023ko abenduak 18)
- Joaneko partidak: 2024ko otsailak 13/14 eta 20/21
- Itzuliko neurketak: 2024ko martxoak 5/6 eta 12/13
Final-laurdenak (Zozketa: 2024ko martxoak 15)
- Joaneko partidak: 2024ko apirilak 9/10
- Itzuliko partidak: 2024ko apirilak 16/17
Finalaurrekoak
- Joanekoa partidak: 2024ko apirilak 30 eta maiatzak 1
- Itzuliko partida: 2024ko maiatzak 7/8
Finala: 2024ko ekainak 1 (Wembley)