Itxi

Txapeldunen Liga

Realak Txapeldunen Ligan jokatuko dituen partiden datak eta ordutegiak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Donostiako taldeak Txapeldunen Ligan izango duen egutegia ezagutu du, multzoen fasean izango dituen aurkariak jakin eta gero.

Txapeldunen Liga. Argazkia: EFE

Reala 2023-24ko Txapeldunen Ligan ari da, D multzoan, Inter Milan, Benfica eta Salzburgorekin batera. Horrela, irailaren 20an hasi zen taldekako fasea, eta abenduaren 12an izango du azken partida.

Talde txuri-urdinak Inter Milan egungo txapeldunordearen aurka neurtu zituen indarrak Reale Arenan Txapeldunen Ligako multzoen faseko lehen jardunaldian, irailaren 20an, 21:00etan, eta 1-1 berdinduta amaitu zuten partida.

Hurrengo bi partidak etxetik kanpo jokatuko ditu. Urriaren 3an Donostiako taldeak Salzburgoren aurka jokatu du, 18:45ean, Austriako hirian, eta hilaren 24an Lisboara joango da, Benficaren aurka aritzera, 21:00etan.

Bigarren itzuliari ekiteko, Realak Benfica hartuko du etxean azaroaren 8an, 18:45ean, eta hilaren 29an, 21:00etan, Imanol Alguacilen taldeak Salzburgo hartuko du Reale Arenan.

Multzoen fasea amaitzeko, abenduaren 12an, donostiarrak Milanera joango dira Inter Milanen aurka jokatzeko, 21:00etan.

Partiden datak eta ordutegiak:

-2023/09/20 Reala 1-1 Inter Milan

-2023/10/03 Salzburgo 0-2 Reala 

-2023/10/24 Benfica 0-1 Reala

-2023/11/08 Reala 3-1 Benfica

-2023/11/29 Reala 0-0 Salzburgo

-2023/12/12 Inter Milan 0-0 Reala

Albisteak (3)