Itxi

Modena-Reala (0-1)

Ifranen golak eman dio garaipena talde txuri-urdinari

Erredakzioa

Aurrelari uruguaiarrak, 83. minutuan sartu du partidako gol bakarra. Jose Angel Realaren azken fitxaketak maila ona eman du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak 0-1 irabazi zion Modenari Italian jokatu zuten denboraldiaurreko partida. Modena Italiako Bigarren Mailako taldea da, eta Diego Ifranek 83. minutuan sartutako golari esker lortu zuten garaipena txuri-urdinek.

Donostiarrak izan ziren jaun eta jabe lehen zatian. Gol aukera onenak Chori Castrok izan zituen lehen minutuetan. Xabi prieto eta Carlos Vela ere, gola sartzetik gertu egon ziren.

Talde txuri-urdinak hamaikako honekin ekin zion partidari: Bravo, Ros, Mikel, Cadamuro, Jose Angel, Elustondo, Zurutuza, Pardo, Prieto,Vela, Chori Castro. Bigarren zatian aldaketak egin zituen Montanier entrenatzaileak, eta Realak ondo jokatzen jarraitu zuen. Bergara, Agirretxe eta Griezmann zelaian izan da jaun eta jabe izan zen Reala.

Agirretxek gol aukera argia izan zuen 66. minutuan, eta 83.ean Diego Ifranek ez zuen barkartu. Uruguaiarrak 0-1ekoa sartu zuen talde txuri-urdinari garaipena emanez.

Albisteak (1)

Bideoak (1)