FITXAKETA
Sheraldo Becker Donostian da Realarekin sinatzeko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Becker Poliklinika Gipuzkoan izan da asteazken arratsaldean , Roberto Olabe Realeko futbol zuzendariarekin batera, osasun-azterketa egiteko.
Sheraldo Becker herbeheretarra Donostiara iritsi da datozen orduetan Union Berlin taldea utzi eta Realarekin sinatzeko.
Becker gaur heldu da Biarritzeko aireportura, eta arratsaldean Poliklinika Gipuzkoara bertaratu da, Roberto Olabe Realeko futbol zuzendariarekin batera, osasun-azterketa egitera. Behin hura gaindituta, jokalariak kontratu berria sinatuko du talde txuri-urdinarekin.
Herbeheretarra Realera heldu da Nizara alde egin duen Mohmed Ali-Cho frantziarrak utzitako hutsunea betetzeko asmoz.
Realaren fitxaketa berria Take Kuboren ordezkoa izango da eskuin hegalean, baina berehala jokatzeko moduan izateko aukera izan dezake, japoniarra Asia Kopa jokatzen ari baita une honetan.