Iragarpena
Javi Galanek Realean jokatuko du denboraldi amaierara arte, utzita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Atletico Madrileko jokalaria Realeko atzealdea indartzera dator. Izan ere, Aihen Muñoz baja izango da datorren denboraldira arte, belaunean duen lesio larria dela eta.
Javi Galanek denboraldi amaierara arte Realean utzita jokatzea adostu dute Atletico Madrilek eta talde txuri-urdinak. Hala, Realak Aihen Muñozek defentsan utzitako hutsunea indartu nahi du. Ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen Muñozek Celtaren aurkako ligako partidan, eta baja izango hurrengo denboraldi hasierara arte ziurrenik ere.
Joan den udaraz gero, Atletico Madrilen jokatzen aritu da Galan. 1994an jaio zen Badajozen, Kordoban hezi zen futbolari gisa, eta ondoren, Huescan egindako lan onak Celtara eraman zuen. Han bi urte egin ostean, Madrilera joan zen 2023ko udan.
¿ Familia, ¡nos vemos el sábado! ¿ #GalánTxuriUrdin | #WeareReal pic.twitter.com/5JIi1wr7Tz
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) January 24, 2024