Itxi

BERRITZEA

Take Kubok kontratua berritu du Realarekin, 2029ra arte

A. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Jokalari japoniarrak beste bi denboraldiz luzatu du kontratua talde txuri-urdinarekin, 2028-29 denboraldia amaitu arte, han zuzen ere.

Take Kubo, Realaren elastikoarekin. Argazkia: EFE

Takefusa Kubo Realeko jokalariak 2028-29 denboraldia amaitu arte luzatu du Realarekin zuen kontratua, talde txuri-urdinak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Erasotzaile japoniarra 2022ko udan iritsi zen Donostiara, 2027ra arteko lehen kontratua sinatzeko, eta tarte horretan funtsezko pieza bihurtu da Imanol Alguacilen eskeman. Izan ere, orain arte 71 neurketa jokatu ditu elastiko txuri-urdinarekin (54 Ligan, 7 Europa Ligan eta 6 Txapeldunen Ligan eta 4 Errege Kopan), eta 15 gol sartu eta 13 goleko pase eman ditu.

Donostiako klubak zabaldutako oharrean nabarmendu du aipatu kontratu berritzearekin bi aldeek elkarrekin "hazten jarraitzeko" duten nahia betetzen dela, eta Takek "bere etxean" jarraituko duela gaineratu du.

Realak argitaratutako bideo batean, japoniarrak nabarmendu du Donostiatik oso urrun jaio zela, baina hemen "oso gertu" sentitzen dela bertan. "Euskaldunek eta japoniarrok gauza asko ditugu komunean. Eskerrik asko etxean sentiarazteagatik", gehitu du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)