Gaur, 19:00etan
Realak denboraldiko aurreneko garaipena bilatuko du, Celtaren aurka
Erredakzioa
Philippe Montanierren taldeak Camp Nou estadioan erakutsitako joko kaskarra atzean utzi eta Celta gainditzen saiatuko da. Hasierako hamaikakoak aldaketa gutxi izango ditu.
Denboraldiko aurreneko garaipena lortu nagi du Realak, eta horretarako Celta talde igo berria gainditu beharko dute Montanierren mutilek. Bartzelonaren aurka hartutako jipoia atzean utzi beharko dute txuri-urdinek, denboraldiko lehenengo aurkari zuzenaren aurka hiru puntuak lortzeko.
Realak Camp Nou estadioan partida kaskarra jokatu zuen. Gainera, azkeneko lau neurketak, ligako aurrena eta denboraldiaurreko hiru lagunarteko, galdu egin ditu Donostiako taldeak, eta konfiantza berreskuratzea hil edo bizikoa da.
Celtak Anoetan puntu garrantzitsuak lortu ohi ditu, eta Galiziako taldeak bere estadioan porrota jaso ostean, Anoetan ezustekoa ematea bilatuko du.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Mikel, Jose Angel; Illarramendi, Elustondo, Griezmann, Xabi Prieto, Chory Castro; eta Agirretxe.
Celta: Javi Varas; Hugo Mallo, Cabral, Tuñez, Roberto Lago; Augusto Fernandez, Alex Lopez, Oubiña, Michael Krohn-Dehli; Quique de Lucas eta Iago Aspas