Athleticen ustezko interesa
Martinez: 'Zurrumurruei ez diet kasurik egiten, Realean gustura nago'
Erredakzioa
Realeko zentralak talde txuri-urdinarekin 2015era akordioa duela gogoratu du. Gainera, Donostian jokalari bezala hazten jarraitzea nahi duela argi utzi du Iñigo Martinezek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iñigo Martinezek Athleticen interesaren ustezko zurrumurruei kasurik ez diela egiten onartu du prentsaurrekoan. Ondarroarrak "Donostian jokalari bezala hazten jarraitu" nahi duela azaldu du, Realean "oso gustura" baitago. Martinezek 2015era arte talde txuri-urdinarekin akordioa duela gogoratu du, eta gaur egun zentral bategatik inork ez dituela 30 milioi euro ordaintzen adierazi du.