Itxi

Lagunartekoa

Realak lagunarteko partida jokatuko du maiatzaren 29an, Japonian, Tokyo Verdyren kontra

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Klub txuri-urdinak Yasuda Group bazkide estrategikoaren batera, Asiako herrialde horretan abiatutako hedapen planaren barne dago norgehiagoka.

Realaren artxiboko irudia, Alavesen kontrako derbian. EFE

Realak lagunarteko partida jokatuko du Japonian, maiatzaren 29an, Tokyo Verdy talderearen kontra, Japoniako Estadio Nazionalean.

Klubak ohar batean jakinarazi duenez, "Reala, Yasuda Group bazkide estrategikoaren batera, Asiako herrialde horretan abiatutako hedapen planaren barne dago norgehiagoka.

Donostiako taldea Japonian egotea bi erakundeen arteko hitzarmeneko ardatzetako bat da. Esate baterako, orain dela egun batzuk hasitako jardunaldi bereziak antolatu ditu Yasuda Groupek, eta Zubietako zenbait entrenatzaile hartzen ari dira parte, laguntzaile gisa.

 

Albisteak (3)