Itxi

Kontratu berritzea

Jon Martinek kontratua berritu du Realarekin 2030era arte

EITB Media

Leer en Castellano

Hamazapi urteko lasartearrak sei urtez luzatu du klubarekin lotzen zuen kontratua. 2030eko ekainaren 30era arte sinatu du talde txuri-urdinarekin.

Jokin Aperribay presidentea eta Jon Martin jokalaria. Argazkia: Reala

Jon Martinek kontratua berritu du Realarekin 2030eko ekainaren 30era arte. Harrobiko jokalariaren kontratu berritzearekin kluba etorkizunerako piezak lotzen ari da. Martinen aurreko kontratua 2025erainokoa zen.

17 urteko erdiko atzelariak ez du oraindik lehen taldearekin debutatu, baina Imanol Alguacil entrenatzaileak bost aldiz sartu du deialdietan. Lasartearra haur kategorian heldu zen Realera, eta gutxienez beste sei urtez egongo da klubean.

 

Albisteak (3)