Berehalako fitxaketa
Ana Tejadak Reala utzi du, Ameriketako Estatu Batuetako ligan jokatzeko
EITB Media
Klubak, jokalariak eskatuta, bi aldeak lotzen zituen kontratua etetea onartu du. Errioxarrak AEBko ligan jokatuko du, eta berehala hasiko da han jokatzen.
Ana Tejadak Reala utzi du Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) ligan jokatzeko. Jokalariaren eskaera onartu egin du klubak, eta errioxarra berehala hasiko da NWSL AEBko ligan jokatzen.
Tejada 2019an heldu zen Realera, eta lehen taldeko jokalari garrantzitsua izan da ordutik. Besteak beste, Txapeldunen Ligarako sailkapen historikoa lortu zuen talde txuri-urdinarekin, eta Superkopako bi final jokatu zituen.
Realak onena opatu dio etorkizunerako, maila pertsonalean zein profesionalean.