Itxi

Pozik erabakiarekin

Aperribay: 'Anoeta eraberritzea aurrerapauso handia da Realarentzat'

Erredakzioa

Realeko presidentea pozik azaldu da Donostiako Udalak hartutako erabakiarekin, eta talde txuri-urdinaren familia osatzen duten guztiek nahi zutena zela gaineratu du.

Jokin Aperribay Realeko presidentea. Argazkia: EITB

Jokin Aperribay Realeko presidentea pozik dago Donostiako Udalak Anoeta eraberritzea erabaki izanarekin. Klubarentzat aurrepauso handia dela uste du Aperribayk.

"Anoeta eraberritzeko erabakia aurrerapausoa da. Realaren familia osatzen duten guztiek nahi zutena da", esan du Realeko presidenteak klubaren webgunean.

Aperribayk eskertu egin du erabakia: "Eskerrak eman nahi dizkiot Donostiako Udalari. Gai honen inguruan denbora asko daramagu lanean, eta nahi genuena egia bihurtuko da".

"Egoera ekonomiko zail baten aurrean gaude, eta esfortzuak neurtu beharra daukagu. Gaur Udalak esan diguna da lehenago edo geroago Anoetaren eraberritzea errealitatea izango dela. Berri hau oso garrantzitsua da Realarentzat", gaineratu du Aperribayk.

Albisteak (3)