Iragarpena
Natalia Arroyok ez du Reala entrenatzen jarraituko datorren denboraldian
EITB MEDIA
Talde donostiarrak ohar batean asteazken honetan jakinarazi duenez, ekainaren 30etik aurrera Arroyok ez du Realeko nesken taldea gidatzen jarraituko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Natalia Arroyok ez du Reala entrenatzen jarraituko datorren denboraldian, klub donostiarrak asteazken honetan argitaratutako ohar baten arabera.
Arroyok lau denboraldi egingo ditu Reala entrenatzen. Taldearen historiako lorpen handienak bizi izan ditu urte horietan: F Ligako bigarren postua (historiako onena), Txapeldunen Ligan parte hartzea, eta Superkopako finala lehiatzea, Realeko nesken futbolaren hazkundeari lagunduko dioten lorpenak guztiak.
Agurtu baino lehen, hitzordu garrantzitsua du entrenatzaile kataluniarrak; izan ere, taldeak Erregina Kopako finala jokatuko du maiatzaren 18an, Zaragozan, Bartzelonaren kontra.
¿¿ COMUNICADO OFICIAL: Separarán sus caminos a final de temporada.#WeareReal
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) May 1, 2024