Lesioa
Martin Zubimendik lesioa du ezkerreko bizeps femoralean
EITB MEDIA
Realeko erdilaria asteartean lesionatu zen, Gipuzkoako taldearen entrenamenduan. "Ohiko jarduerara pixkanaka itzuliko da, eta lesioaren ezaugarrien eta bilakaera klinikoaren arabera" egingo du, zehaztu du klub txuri-urdinak.
Martin Zubimendi Realeko erdilariak lesioa du ezkerreko bizeps femoral giharrean, asteazkenean Gipuzkoako klubak iragarri duenez. Jokalaria asteartean lesionatu zen, Realaren entrenamenduan: "Ohiko jarduerara pixkanaka itzuliko da, eta lesioaren ezaugarrien eta bilakaera klinikoaren arabera" egingo du hori, zehaztu du klub txuri-urdinak.
Hala, baliteke Zubimendik ezin izatea jokatu larunbatean, Reale Arenan, Reala-Las Palmas norgehiagokan (14:00etan hasiko da). Igor Zubeldia, Aihen Muñoz eta Carlos Fernandez ere ezingo ditu zelairatu Imanolek, eta ziurrenik Kieran Tierney eta Hamari Traore ere ez. Beñat Turrientesek aukera du hasierako hamaikakoan irteteko, hortaz.
Zubimendi "fisioterapia bidez tratatzen hasi dira", gehitu du Realak.