Berritzea
Nerea Eizagirrek Realean jarraituko du 2026ra arte
EITB MEDIA
Taldearekin berritzea sinatu ostean, "Reala beti lehentasuna" izan dela azpimarratu du jokalari tolosarrak.


Nerea Eizagirre, Realeko jokalaria
Nerea Eizagirre Realeko kapitainak talde txuri-urdinean jarraituko du beste bi denboraldiz, 2026ko ekainera arte, klub donostiarrak ostegun honetan argitaratutako ohar batean jakinarazi duenez.
Kontratua sinatu eta gero, honako hau adierazi du futbolari tolosarrak: "Reala izan da beti nire lehentasuna, proiektuan konfiantza dugu eta finalak eta une bereziak bizi nahi ditugu; egon naitekeen lekurik onena da".
2016an iritsi zen Zubietara Eizagirre. 24 urterekin, 200 neurketa baino gehiago jokatu ditu lehen taldearekin. Horrez gain, Erregina Kopa irabazi zuen 2019an.
¿ COMUNICADO OFICIAL | @nereaeizagirre_ renueva hasta 2026.
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) June 20, 2024
¿ KOMUNIKATU OFIZIALA | Nerea Eizagirre kapitainak 2026ra arte berritu du.#NEizagirre2026 | #WeareReal pic.twitter.com/vEIG5tstMa