Itxi

F Liga

Emma Ramirezek kontratua berritu du Realarekin 2026ra arte

EITB Media

Leer en Castellano

Kataluniako jokalariak beste bi denboraldiz jarraituko du talde txuri-urdinean. "Donostia nire bigarren etxea da", adierazi du kontratua berrituta.

Emma Ramirez, Realeko jokalaria. Argazkia: @RealSociedadFEM

Emma Ramirezek kontratua berritu du Realarekin 2025-2026 denboraldi amaierara arte. Beraz, Kataluniako jokalariak beste bi denboraldiz jarraituko du talde txuri-urdinean.

Bere bigarren etapa beteko du Ramirezek Realean. Lehen etapan Txapeldunen LIgarako sailkapena lortu zuen taldeko kidea izan zen; eta, bigarrenean, jokalari garrantzitsua izan zen Reala Erregina Kopako finalera sailkatzeko.

"Emaitzak ez zaizkit ardura, gustura sentitu nahi dut, eroso sentitu, eta, alde horretatik, Donostia nire bigarren etxea da. Realak konfiantza eman dit, eta hori da gehien baloratzen dudana", adierazi du Emma Ramirezek kontratua berrituta.

Albisteak (3)