Fitxaketa
Lucia Pardok 2026ra arte jokatuko du Realean
EITB MEDIA
Pardok (24 urte) 2021ean sinatu zuen Madrid CFF taldearekin, eta bertan aritu da azken hiru denboraldietan. Nazioartekoa izan da beheko kategorietan Espainiako selekzioarekin. Gainera, 2022an emakumezkoen futbol profesionaleko lehen goleatzailea izan zen.
Realak eta Lucia Pardok akordioa adostu dute jokalaria talde txuri-urdinean aritzeko 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte.
Pardok (24 urte) 2021ean sinatu zuen Madril CFF taldearekin, eta bertan aritu da azken hiru denboraldietan. Nazioartekoa izan da beheko kategorietan Espainiako selekzioarekin, eta 2022an emakumezkoen futbol profesionaleko lehen goleatzailea izan zen.
Azterketa medikoa egin eta kontratua sinatu ondoren, jokalaria "oso pozik, ilusioz gainezka eta hasteko gogoz" agertu da.
¿ “¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿”#LucíaTxuriUrdin pic.twitter.com/Klex1pp9rZ
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) July 5, 2024