FITXAKETA
Realak Maria Valle defentsa fitxatu du
EITB MEDIA
Andaluziako defentsak Real Madriletik utzita jokatuko du talde txuri-urdinean.
Realak eta Real Madrilek adostu dutenez, Maria Valle jokalaria utzita arituko da Donostiko taldean 2024-25 denboraldia amaitu arte. Talde txuri-urdinak, halaber, akordioa lortu du Sevillako erdiko defentsarekin.
Valle Los Palacios y Villafrancakoa da (Sevilla) eta 19 urte ditu. Bere ibilbidea Real Betisen beheko mailetan hasi zuen (19-20). Bost denboraldi eman zituen bertan, eta lehen taldean finkatu zen.
Aurtengo urtarrilean Real Madrilek fitxatu zuen, eta orain talde txuri-urdinera heldu da donostiarren atzeko lerroa indartzeko. Gainera, Espainiako selekzioarekin jokatu ohi du beheko mailetan, eta 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan zen 2022an.