Itxi

Kluba utzi du

Roberto Lopez Leganesi saldu dio Realak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Erdilariak Mirandesen eta Tenerifen jokatu du, utzita, 2022-23 eta 2023-24 denboraldietan, hurrenez hurren. 2019an egin zuen debuta Realaren lehen taldearekin; guztira, 24 partida jokatu ditu horretan.

Roberto Lopezek Leganesen jokatuko du. Argazkia: Reala.

Realak Roberto Lopez saltzea erabaki du, eta erdilariak Leganesen jokatuko du, asteazken arratsaldean klub txuri-urdinak baieztatu duenez. Erdilariak Mirandesen eta Tenerifen jokatu du, utzita, 2022-23 eta 2023-24 denboraldietan, hurrenez hurren. 2019an egin zuen debuta Realaren lehen taldearekin; guztira, 24 partida jokatu ditu horretan.

Roberto Lopez, 24 urtekoa bera, hamabost urte zituela fitxatu zuen Realak, eta kadete mailan hasi zen Zubietan. 2019-20 denboraldian, Errege Kopa irabazi zuen, Donostiako taldearekin.

Realak etorkizuneko talde aldatze baten ehuneko bat gordetzen du, zehaztu du klubak.

Albisteak (5)