Agurra
Alex Sola Getaferi saldu dio Realak
EITB MEDIA
Realean hezitako atzelari donostiarrak Alavesek jokatu zuen iragan denboraldian, utzita.
Alex Sola Realeko jokalariak Getafen jokatuko du hemendik aurrera, bi klubek lortutako akordioa dela eta, talde txuri-urdinak webgunean astelehen honetan jakinarazi duenez.
Atzelari donostiarra Alavesen egon zen joan den sasoian. Realeko harrobian hezitakoa, Solak 2019an egin zuen debuta lehen taldean. Urte hartan, Numantziara joan zen utzita, eta 2022an itzuli zen lehen taldera.
KOMUNIKATU OFIZIALA | @aleexsola, @GetafeCF taldera. Alebin adinean iritsi zen Zubietara eta, pausoz pauso, lehen taldearekin debutatu zuen. Eskerrik asko eta zorte on, Alex!#WeareReal pic.twitter.com/IaAmBfQqTM
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) July 15, 2024