FITXAKETA
Realak Lucia Rodriguez fitxatu du Sevillatik
AGENTZIAK | EITB Media
Talde txuri-urdinera itzuli da eskuin hegala indartzeko eta 20226ko ekainera arte sinatu du.
Realak astearte honetan jakinarazi duenez, Lucia Rodriguezek 2025-2026 denboraldia amaitu arte jokatuko du Donostiako taldean. Jokalaria talde txuri-urdinera itzuliko da eskuin hegala indartzeko.
Jokalari madrildarra 19/20 eta 20/21 denboraldietan aritu zen talde donostiarrean, Real Madrilera joan aurretik. Azken urte honetan 26 partida jokatu ditu Sevilla FC taldearekin, guztira 3 asistentzia emanez.
¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ | @luciarh_24 vuelve a casa ¿
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) July 16, 2024
¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿ | Etxera itzuli da Lucía Rodríguez ¿#Lucíatxuriurdin | #WeareReal pic.twitter.com/8Odu58cWzi