Itxi

LESIOA

Zakharyanek lesioa du eskuin orkatilan eta ebakuntza egingo diote

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Realeko erdilari errusiarra ebakuntza-gelatik igaroko da eskuin orkatilako tendoi peroneoetan lesioa duelako eta denboraldi hasiera galduko du.

Arsen Zakharyanen artxiboko argazkia. ARGAZKIA:EFE

Arsen Zakharyan Realeko jokalariak lesioa du eskuin orkatilako tendoi peroneoetan, talde gipuzkoarrak astearte honetan jakitera eman duenez. Lesioak tratamendu kirurgikoa behar du eta denboraldi hasiera galduko du.

Parte medikoan, uztailaren 17ko entrenamenduan orkatilan bihurdura bat izan zuela adierazi dute. Jokalari errusiarrari ebakuntza egingo diote datozen egunetan.

Bideoak (1)