FITXAKETA
Realak Luka Sucic kroaziarra fitxatu du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aurreko denboraldian Realaren aurka jokatu zuen Txapeldunen Ligako multzoen faseko bi partidetan.
Red Bull Salzburgo taldeko Luka Sucic kroaziarra da Realaren fitxaketa berria, ostegun honetan iritsi dena Donostiara. Nazioarteko erdilaria abuztuaren 2an hasiko da lanean bere taldekide berriekin.
21 urteko futbolariak hiru liga ditu bere palmaresean eta Austriako bi kopa. Sucicek bere selekzioarekin parte hartu zuen Eurokopan, non Espainia izan zen txapeldun. Gainera, 2023-24 denboraldiko Txapeldunen Ligako multzoen faseko bi partidetan Reala izan zuen aurkari.