Itxi

Lesioa

Igor Zubeldiak lesioa du ezker bizeps femoralean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Realeko jokalaria astearteko entrenamenduan mindu zen, Gipuzkoako klubak iragarri duenez. Realak abuztuaren 18an, igandez, emango dio hasiera ofizialki denboraldiari, Reale Arenan, Rayo Vallecano aurkari.

Igor Zubeldia, Txapeldunen Ligako partida batean. Argazkia: EFE.

Igor Zubeldia Realeko atzelariak lesioa du ezker bizeps femoralean, asteazken arratsaldean Gipuzkoako klubak iragarri duenez.

Realak zabaldutako txosten medikoak zehazten du azkoitiarrak astearteko entrenamenduan hartu zuela mina, Zubietan.

Zubeldia "fisioterapia bidez tratatzen hasi dira. Ohiko jarduerara pixkanaka itzuliko da, eta itzulera hori lesioaren ezaugarrien eta bilakaera klinikoaren araberakoa izango da", dio Realaren informazioak. Imanolen taldeak abuztuaren 18an, igandez, emango dio hasiera denboraldi ofizialari, EA Sports Ligaren barnean, Reale Arenan, Rayo Vallecano aurkari.

Albisteak (3)