Udako merkatua
Carlos Fernandezek Cadizen jokatuko du, Realak utzita
Agentziak | EITB MEDIA
Hiru urte eta erdian, aurrelariak 59 partida jokatu ditu bakarrik, bost gol egin eta hiru asistentzia eman ditu.
Carlos Fernandez Realeko jokalariak Cadizen jokatuko du, utzita, 2024-2025 denboraldian.
Aurrelari andaluziarra 2021. urteko urtarrilean iritsi zen talde gipuzkoarrera Granada taldetik. Ordutik, bere errendimendua lesioek baldintzatu dute; tartean, atzeko lotailu gurutzatuaren haustura.
Donostian egin dituen hiru urte eta erdian, 59 partida jokatu ditu bakarrik, bost gol sartu eta hiru asistentzia eman ditu.
Carlos Fernandez Cadizi utzita, momentu honetan talde gipuzkoarrak bi fitxa libre ditu lehen taldean (zortzi eta bederatzi dortsalak). Ondorioz, fitxaketen merkatuaren azken egun honetan, taldeak aurrelari eta atzelari bat fitxatzen saia daiteke.