Osasun txostena
Traoreri egindako eskuin belauneko lotailu gurutzatuko ebakuntza ondo atera dela jakinarazi du Realak
EITB Media
Klubak adierazi duenez, Hamari Traoreri Bartzelonan egindako ebakuntzan ez da arazorik izan. Joklariak ospitaleko alta irailaren 6an hartuko du, eta, ondoren, tratamendua jasoko du, Zubietan.
Realak, ohar bidez, adierazi du Hamari Traoreri Bartzelonan egindako eskuin belauneko lotailu gurutzatuko ebakuntza ondo atera dela. Klubak gaineratu du ebakuntza Ramon Cugat eta Eduard Alentorn medikuek egin diotela, eta ez dela arazorik izan.
Traore Getaferen aurkako EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan lesionatu zen. Irailaren 4an izan zen ebakuntza-gelan, eta ospitaleko alta irailaren 6an jasoko du, arazorik egon ezean. Horrez gain, Realak adierazi du jokalariak sendatze-prozesuari ekingo diola Zubietan ospitaleko alta jaso bezain laster.