Reala-Athletic
Claudio Bravok, agur derbiari
Erredakzioa
Gorka Iraizozen parte hartzea zalantzazkoa da oraindik, baina jokatuko ez duena Txileko atezaina da; Bravok erradioa apurtu du asteazkeneko entrenamenduan.
Realeko atezainak ezbeharra izan du gaur goizean. Claudio Bravok erradioa apurtu eta ospitlara joan da ondoren. Baloi bat gelditzerakoan gertatu da eta, ondorioz, ez du larunbateko Reala-Athletic euskal derbia jokatuko.
Gainera, beste bi jokalari ere minduta amaitu dute gaurko saioa. Diego Ifranek gainkarga izan du eta Jose Angel Valdesek kolpea eskumako hankan.