Itxi

Berritzea

Nahia Apariciok kontratua berritu du Realarekin, 2027ra arte

EITB MEDIA

Jokalari tolosarra 2020az gero ari da Donostiako taldean jokatzen, bigarren taldean hasieran, eta lehen taldearekin orain. 2023ko apirilaren 22an egin zuen debuta F Ligan, Natalia Arroyoren eskutik.

Nahia Aparicio, Realeko jokalaria. Irudia: Reala

Realak eta Nahia Apariciok akordioa lortu dute tolosarraren kontratua 2027ko denboraldira arte luzatzeko. Reale Arena estadioan sinatu du, Joseba Ibarburu presidenteordearekin, Alex Uranga eta Maite Azkoaga kontseilariekin eta Garbiñe Etxeberria kirol zuzendariarekin.

Tolosako atzelari gaztea 2020an iritsi zen Realera, Tolosa futbol taldetik. Hasieran, filialean jokatzen aritu zen, 2023ko apirilaren 22an lehen taldearekin debuta egin zuen arte. Gaur egun, Manuela Vanegas kolonbiarrarekin batera, erreferentziazko jokalaria da atzeko lerroan, eta egindako lan onaren emaitza da asteazken honetan iragarritako berritzea.

Bideoak (3)