POLEMIKA EUROPA LIGAN
Viktoria Pilseneko atezainak keinu naziak egin zizkion Mikel Oyarzabali
G. P. A. | EITB MEDIA
Realaren eta Viktoria Pilsenen arteko partida amaituta, Martin Jedlickak lau aldiz egin zion nazien agurra Mikel Oyarzabali.
Realak ostegunean Pilsen hirian (Txekia) jokatutako Europa Ligako partidaren amaieran izandako gertakari batek polemika piztu du. Neurketa bukatuta, Mikel Oyarzabalek ika-mika izan zuen Martin Jedlicka Viktoria Pilseneko atezainarekin, eta azken horrek keinu naziak eginez erantzun zion Realeko kapitainari.
Eztabaida zerk piztu zuen ez da argitu. Bi jokalariek ez dute adierazpenik egin, ezta Realak eta Viktoria Pilsenek ere. Alabaina, sare sozialetan berehala zabaldu diren irudietan ikus daitekeenez, Jedlickak lau aldiz egin zion nazien agurra Realeko kapitainari. Epaileak ez zuen inolako neurririk hartu, eta UEFAk ez du inolako adierazpenik egin horren harira.
¿Le hace el saludo nazi el portero a Oyarzabal? @RealSociedad @EuropaLeague pic.twitter.com/r5VImeGN8F
— Aratz Astobieta Gana (@Astobieta) November 7, 2024