Itxi

EA Sports Liga

Merezitako garaipena lortu du Realak Betisen aurka (2-0)

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Diego Llorentek bere atean egindako gol batek eta Oyarzabalek penaltiz sartutako beste batek hiru puntuak eman dizkiete txuri-urdinei.

Realeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE.

Realak 2-0 irabazi du Betisen aurka igande honetan Reale Arenan jokatu den EA Sports Ligako 15. jardunaldiko partida. Diego Llorentek bere atean egindako gol batek eta Oyarzabalek penaltiz sartutako beste batek hiru puntuak eman dizkiete txuri-urdinei.

Partidako lehen minutuak oso parekatuak izan dira, joko patxadatsuarekin, baina protagonismo gehixeago izan dute txuri-urdinek. Laster, euskal taldearen alde jarri da Aihen Muñozen erdiraketa baten ostean. Diego Llorente, Realeko jokalari ohia, erdiraketa mozteko asmoz oldartu da eta bere atean sartu du gola (1-0).

Partida hasi eta ordu erdira, epaileak Realaren aldeko penaltia adierazi du, Perraudek Oyarzabali area barruan egindako faltagatik. Kapitainak ez du hamaika metroetatik huts egin (2-0).

Lehen zatiko bi une aipagarriak izan dira, abagune gutxirekin, non talde bakoitzak behin bakarrik bota duen atera eta jokoa zelai erdian zentratu den.

Bigarren zatian Betis izan da protagonista, eta aurrerapausoa eman du partidaren norabidea aldatzeko helburuarekin. Realak ere hurbilketaren bat edo beste izan du, baina areara iristean ez zuen arriskurik sortzen eta bigarren zatia atera jaurti gabe amaitu du.

Horrela, markagailua ez da mugitu eta hiru puntuak Reale Arenan geratu dira.

Fitxa teknikoa:

2 - Reala: Remiro; Aramburu, Zubeldia, Aguerd (Pacheco, 46. min), Aihen; Zubimendi, Turrientes (Marín, 55. min), Brais Mendez (Olasagasti, 80. min); Kubo, Oyarzabal (Sadiq, 71. min) eta Barrenetxea (Sergio Gomez, 55. min).

0 - Betis: Rui Silva; Sabaly, Bartra, Llorente, Perraud; Altimira (Flores, 83. min), Guirao (Losada, 55. min), Lo Celso; Jesus Rodriguez (Juanmi, 83. min), Vitor Roque (Bakambu, 71. min) eta Ez Abde (Chimy Avila, 55. min).

Golak: 1-0, 14. min: Llorente (bere atean); 2-0, 31. min: Oyarzabal (penaltiz).

Epailea: Francisco Jose Hernandez Maeso. Txartel horia atera die Oyarzabal, Aguerd, Barrenetxea, Bartra eta Chimy Avila jokalariei eta Pellegrini entrenatzaileari.