Betisen aurka
Txuri-urdinek etxetik kanpora aurreneko puntuak nahi dituzte
Erredakzioa
Philippe Montanierren mutilek Betisen aurka garaipena bilatuko dute, Benito Villamarin estadioan. Imanol Agirretxe aurrelaria, lesionatuta, Donostian geldituko da.
Realak Anoetatik kanpora denboraldiko aurreneko puntuak bilatuko ditu, Imanol Agirretxe gabe. Usurbildarrak bigarren graduko zuntz haustura du eskuin aldakan, eta Montanierren hasierako hamaikakoan aldaketak egin beharko ditu.
Txuri-urdinak sailkapenean ondo kokatuta daude Anoetan lortutako bederatzi puntuei esker, baina etxetik kanpora Realak ezin izan du asmatu, eta itxura kaskarra eskaini du.
Jokalariek etxetik kanporako bolada txarrarekin bukatzeko ordua dela uste dute. Athleticen aurka lortutako garaipen garrantzitsuaren ostean, konfiantzarekin eta lasai daudela onartu dute, eta Benito Villamarin estadioan hiru puntuak lortzeko gai direla azaldu dute.
Montanierrek soilik aldaketa bat egingo du, hasierako hamaikakoan. Agirretxeren ordez Carlos Vela mexikarra zelairatuko duela dirudi.
Betisek defentsan arazo larriak dituela argi erakutsi du, azkeneko bi neurketetan zortzi gol jaso baititu Sevillako taldeak. Realak erasoan asmatzen jakin beharko du.
Realak Anoetatik kanpora denboraldiko aurreneko puntuak bilatuko ditu, Imanol Agirretxe gabe. Usurbildarrak bigarren graduko zuntz haustura du eskuin aldakan, eta Montanierren hasierako hamaikakoan aldaketak egin beharko ditu.Txuri-urdinak sailkapenean ondo kokatuta daude Anoetan lortutako bederatzi puntuei esker, baina etxetik kanpora Realak ezin izan du asmatu, eta itxura kaskarra eskaini du.Jokalariek etxetik kanporako bolada txarrarekin bukatzeko ordua dela uste dute. Athleticen aurka lortutako garaipen garrantzitsuaren ostean, konfiantzarekin eta lasai daudela onartu dute, eta Benito Villamarin estadioan hiru puntuak lortzeko gai direla azaldu dute.Montanierrek soilik aldaketa bat egingo du, hasierako hamaikakoan. Agirretxeren ordez Carlos Vela mexikarra zelairatuko duela dirudi. Betisek defentsan arazo larriak dituela argi erakutsi du, azkeneko bi neurketetan zortzi gol jaso baititu Sevillako taldeak. Realak erasoan asmatzen jakin beharko du.