Errege Kopa
Reala-Real Madril Kopako kanporaketako partidak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek
EITB Media
Txuri-urdinen eta merengeen arteko finalerdietako joaneko neurketa Anoetan jokatuko da otsailaren 26an, 21:30ean; itzulikoa, berriz, Bernabeun, apirilaren 1ean, 21:30ean. Bi norgehiagokak zuzenean ikusi ahalko dituzu eitb.eus-en eta ETB1en.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak Real Madril izango du aurkari Errege Kopako finalerdietan, eta joaneko zein itzuliko partidak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek. Horrez gain, neurketak Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahalko dituzu.
Txuri-urdinen eta merengeen arteko joaneko neurketa otsailaren 26an jokatuko da, 21:30ean Anoetan; itzulikoa, aldiz, apirilaren 1ean, Bernabeun, hori ere 21:30ean.
Gogoratu joaneko eta itzuliko norgehiagokak EITB Median izango dituzula ikusgai.