Errege Kopa

Reala-Real Madril Kopako finalerdia otsailaren 26an, asteazkenez, eta apirilaren 1ean, asteartez, izango da

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Joaneko partida Reale Arenan jokatuko dute, eta itzulikoa Santiago Bernabeun, eta bi partidak 21:30ean hasiko dira.

Aurtengo Ligako Reala-Real Madril partidan izandako jokaldi bat. Argazkia: EFE. Aurtengo Ligako Reala-Real Madril partidan izandako jokaldi bat. Argazkia: EFE.

Aurtengo Ligako Reala-Real Madril partidan izandako jokaldi bat. Argazkia: EFE.

Reala-Real Madril 2024-25 denboraldiko Errege Kopako finalerdia otsailaren 26an, asteazkenez, eta apirilaren 1ean, asteartez, jokatuko dute, Espainiako Futbol Federazioak asteazken arratsaldean iragarri duenez. Joaneko partida, eguerdian egindako zozketak zehaztuta, Reale Arenan izango da, eta itzuliko neurketa, ordea, Santiago Bernabeun jokatuko dute. Bi partidak 21:30ean hasiko dira.

Hala, Realak otsailaren 26an, Donostian, eta apirilaren 1ean, Madrilen, izango du jokoan Kopako finalerako sailkatzea. Kanporaketa, beraz, Santiago Bernabeu futbol zelaian amaituko da; estadio horretan bertan, Realak kanporatu egin zuen Real Madril, 2019-20 denboraldiko Kopako final laurdenetan. Kopako ekitaldi hura 2021eko apirilean amaitu zen, eta Realak eskuratu zuen titulua.

Finalaurrekoetako beste kanporaketan, Bartzelona eta Atletico Madril arituko dira nor baino nor gehiago. Joaneko partida otsailaren 25ean jokatuko dute, asteartez, Camp Noun, eta itzulikoa apirilaren 2an izango da, asteazkenez, Madrilen, Metropolitanon. Realak jokatuko duen finalerdian bezala, kanporaketako bi partidak 21:30ean hasiko dira.

Albisteak (2)