Frantzia, Eurokopatik at
Griezmann, parrandan Frantziak Norbegiaren aurka jokatu aurretik
Erredakzioa
L'Equipek dioenez, 21 urtez azpiko selekzioko kideekin irten zen larunbatean, eta asteartean Norbegiaren aurka jokatzen zuten. M'Vila, Mavinga, Mbaye eta Ben Yedder izan zituen festa lagun.
Albistea L'Equipe egunkari franztiarrak publikatu du. Antoine Griezmann, Yann M'Vila, Chris Mavinga, Mbaye Niang eta Wissam Ben Yedder jokalariek taxi bat hartu zuten larunbatean, Normandiatik Pariseraino joateko. Hurrengo goizean itzuli ziren kontzentraziora. Larunbatean parrandan irten ziren, eta asteartean Eurokoparako sailkapena zuten jokoan Norbegiaren aurkako partidan.
Frantziak 5-3 galdu zuen, eta Israeleko 21 urtez azpiko Eurokopatik at geratu zen. Griezmann ez zen hasierako hamaikakoan egon, baina 65. minutuan zelairatu zen eta gol bat sartu zuen.
Jokalariek facebookean jarritako argazki batzuen, eta Norbegiaren aurka lortutako emaitza txarraren ondorioz publikatu da albistea.