Itxi

Lesio larria

Violeta Quilesek hautsita du eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua

EITB Media

Leer en Castellano

Murtziako 25 urteko jokalariak lesio larria izan du entrenamendu baten, eta agur esan dio denboraldiari. Ebakuntza egingo diote datozen asteetan.

Quiles, Graham Hansensi baloia kendu nahian aurtengo F Ligako Barça vs Reala partidan. Argazkia: EFE

Violeta Quiles Realeko jokalariak hautsita du eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua, Donostiako klubak otsailaren 27an jakinarazi duenez. Murtziako jokalariak min hartu zuen entrenamendu batean.

Hala, bada, 25 urteko futbolariak agur esan dio denboraldiari. Gipuzkoako Poliklinikako operazio-gelatik pasako da datozen asteetan, eta Javier Albillos doktoreak egingo dio ebakuntza.

Quiles 2024ko udan fitxatu zuen Realak, Betisetik, eta kontratua du talde txuri-urdinarekin 2026ko ekainaren 30era arte.

Albisteak (1)