Kontratu-berritzea
Elene Guridik 2027ra arte luzatu du kontratua Realarekin
EITB MEDIA
Oñatiko erdilari gazteak joan den denboraldian egin zuen debuta Realarekin futbolaren maila gorenean, eta "ilusioz eta gogotsu" agertu da klub txuri-urdinean jarraituko duelako datozen urteetan.
Elene Guridi eta Maider Castillo Realeko emakumezkuen futboleko arduraduna. Argazkia: Real Sociedad
Realak eta Elene Guridik akordioa adostu dute Oñatiko erdilariaren kontratua 2027ko denboraldira arte berritzeko, klub txuri-urdinak ohar bidez jakinarazi duenez. Jokalari gazteak gaur sinatu du kontratu berria, Maider Castillo eliteko emakumezkoen futbolaren arduradunarekin batera, Reale Arena estadioan.
Guridik aurreko denboraldian egin zuen debuta maila gorenean, eta "azken hilabeteetako lehen mailako errendimendu bikainaren ondoren", haren kontratua luzatzea erabaki du Realak, oharrean azaldu duenez.
Guridi "ilusioz eta gogotsu" agertu da bere "ametsezko klubean" helburuak betetzen jarraitzeko.
¿¿ Guridi: "Ez nuen espero gaur hemen egongo nintzenik"#Guridi2027 | #WeareReal pic.twitter.com/Agquku9yKe
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) February 28, 2025