Itxi

Asteazken honetan

Realak 43,5 milioiko aurrekontua aurkeztuko du Akziodunen Batzarrean

Erredakzioa

Klubaren historiako aurrekonturik handiena izango da, eta zuzendaritzak superabit txiki bat aurkezteko asmoa du.

Jokin Aperribay, Realeko presidentea. Argazkia: EFE

Realak asteazken honetan egingo du Akziodunen Ohiko Batzarra, eta Jokin Aperribay buru duen zuzendaritzak, 43,5 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko die bazkideei. Klubaren historiako aurrekonturik handiena izango da.

Zuzendaritzak superabit txiki bat aurkezteko asmoa du. Gastuak iragan denboraldian baino milioi bat euro txikiagoak izango baitira. Aurrekiontuetan izango den hobekuntza, telebista eskubideen kontratu berriari esker etorriko da ein handi batean. Aurreko telebista operadoreakin zuen kontratua baino hobea da Realak sinatu duen kontratu berria.

Taldeak Malagan lortutako garaipenak, batzarra lasaiagoa izatea ekarriko du, baina Montanierren inguruko kexak eta galderak ez dira faltako. Aperribayren agintaritzapean Realak harrobiko jokalari asko igo ditu lehen taldera, eta gaur egun, Zubietan hazi ez diren sei jokalari bakarri daude lehen taldean.

Albisteak (3)