Ostiralean, prentsaurrekoa
2017. urtera arte kontratua luzatu du Claudio Bravok
Erredakzioa
Aurreko kontratua 2015.urtean bukatzen zitzaion Txileko atezainari, baina dagoeneko hitzarmen berria sinatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Claudio Bravo atezainak Realarekin duen kontratua berritu du, eta 2017ko ekainaren 30a arte talde txuri-urdinean arituko da.
Aurreko kontratua 2015.urtean bukatzen zitzaion, baina dagoeneko hitzarmen berria sinatu du. Ostiraleko entrenamenduaren ostean Zubietako hedabideen aurrean hitz egingo du.