Itxi

Rayo Vallecanoren aurka

Realak amaiera eman nahi dio etxeko bolada txarrari

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak Anoetan jokatu dituen azken bi partidak galdu ditu, eta Rayo Vallecanoren aurka garaipena lortzea du helburu.

Carlos Vela iragan denboraldiko Rayoren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Realak Anoetan jokatu dituen azken bi partidak galdu ditu; Atletico Madrilen aurka (0-1), eta Espanyolen aurka (0-1). Ondorioz, bolada txar horri amaiera eman nahi dio talde txuri-urdinak Rayo Vallecanoren aurka. Astelehenean jokatuko da partida, 21:30ean.

Anoetan jokatzea ez zaio ondo ematen Rayo Vallecanori. Madrileko taldeak ez du Anoetan inoiz irabazi, eta iragan denboraldian, 4-0 galdu zuen Rayok.

Min hartuta egon diren jokalari garrantzitsuak, jokatzeko prest izango ditu Philippe Montanier entrenatzaileak. Bergara, Griezmann eta Zurutuza aulkian egongo dira, baina minutuak izateko aukera dute.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, De la Bella; Illarramendi, Xabi Prieto, Rubén Pardo; Ifran, Vela eta Chory Castro.

Rayo Vallecano: Cobeño; Tito, Labaka, Amat, Casado; Javi Fuego, Trashorras; Jose Carlos, 'Chori' Dominguez, Piti; eta Leo.

Epailea: Mateu Lahoz.
Zelaia: Anoeta.
Ordutegia: 21.30ean.


Albisteak (3)