Heriotza

Andrija Delibasic Realeko jokalari ohia zendu da, 43 urte zituela

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aurrelari montenegroarra 2007-08 denboraldian aritu zen Realean. 2023ko martxoan iragarri zuen tumore zerebrala zuela.

Delibasic 2007-08 denboraldian aritu zen Realean. Argazkia: Reala. Delibasic 2007-08 denboraldian aritu zen Realean. Argazkia: Reala.

Delibasic 2007-08 denboraldian aritu zen Realean. Argazkia: Reala.

Andrija Delibasic Realeko jokalari ohia zendu da, 43 urte zituela, Donostiako klubak asteazkenean iragarri duenez.

Delibasicek tumore zerebral bat zuen, berak 2023ko martxoan baieztatu zuenez. 2007-08 denboraldian aritu zen Realean, Mallorcak utzita. Aurrelariak, denboraldi hartan, 34 partida jokatu zituen, eta sei gol sartu; talde txuri-urdina, orduan, Bigarren Mailan zebilen.

Realean ez ezik, beste talde hauetan ere ibili zen Montenegroko futbolari ohia: Partizanen, Mallorcan, Benfican, Bragan, AEKn, Beira-Mar taldean, Herculesen eta Rayo Vallecanon.

Albisteak (1)