Itxi

F Liga

Realak Claudia Florentino fitxatu du, 2027ra arte

EITB Media

Leer en Castellano

Valentziako 27 urteko erdiko defentsak kontratua sinatu du talde txuri-urdinarekin 2027ko ekainaren 30era arte.

Claudia Florentino, Realeko jokalaria. Argazkia: Reala

Realak Claudia Florentino fitxatu du. 27 urteko erdiko defentsak 2027ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde txuri-urdinarekin, klubak jakinarazi duenez.

Valentziaren harrobian hazitakoa (2009-2017) da. Albacete Fundazioa eta Real Madril (hiru urte) taldeetan ere jokatu du. 2023an Valentziara bueltatu zen, eta 2024-2025 Ligan 28 partida jokatu zituen.

Claudiak kokapen taktikoa, prestaketa fisiko ona, egokitzeko gaitasuna eta sendotasuna ditu ezaugarri.

Albisteak (3)