Fitxaketa
Realak Paula Fernandez erdilaria fitxatu du
EITB MEDIA
Jokalari katalana Levantetik dator, eta 2027ra arteko kontratua sinatu du Donostiako taldearekin, Reale Arenan.
Paula Fernandez, Realeko jokalaria
Paula Fernandez erdilari katalanak Realean jokatuko du aurrerantzean, klub txuri-urdinak asteazken honetan jakinarazi duenaren arabera. Fernandezek 25 urte ditu eta Levantetik dator; azken sasoian 9 partida ofizial jokatu ditu.
Aurretik, Bartzelonaren behe-mailako kategorietan hezi ostean, Malagan eta Rayo Vallecanon ere jokatu du.
Kontratua sinatzeko hitzordua Reale Arenan egin dute. Alex Uranga kontseilariaz gain, Maider Castillo emakumezkoen eliteko futbol-arduradunak eta Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbol-zuzendariak hartu dute parte.
¿ COMUNICADO OFICIAL | ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿á¿¿¿¿, llega a la familia txuri urdin. Ongi etorri, Paula! ¿
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) June 18, 2025
¿ COMUNICADO OFICIAL | ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿á¿¿¿¿, familia txuri-urdinera iritsi da. Ongi etorri, Paula! ¿#PaulaTxuriUrdin