ZOZKETA
Horrela izango da Txapeldunen Ligako zozketa
EITB MEDIA
Zozketa ostegun honetan egingo da, abuztuaren 28an, 18:00etan. Athleticek bere zortzi aurkariak zeintzuk izango diren jakingo du.
Champions Leagueko garaikurra. Argazkia: EITB Media
2025-2026 denboraldiko Champions Leagueko liga fasearen zozketa, ostegun honetan egingo da Monakon, 18:00tan. Athleticek txapelketa horretan izango dituen zortzi aurkariak zeintzuk izango diren jakingo du.
Zozketa software automatizatu baten bidez egingo da, eta talde bakoitzak zortzi aurkari izango ditu: bi, bonbo bakoitzetik. Nazio bereko taldeak ezingo dira elkarren aurka lehiatu, eta klubak federazio bereko bi aurkariren kontra ariko da, gehienez.
Ligako faseko 1. eta 8. postuetan sailkatzen diren taldeak final-zortzirenetara sailkatuko dira. 9. eta 24. postuen artean amaitzen dutenek final-zortzirenetara sailkatzeko play-offa jokatuko dute. Azkenik, 25. eta 36. postuen artean amaitzen duten taldeak at geratuko dira.
BONBOAK:
Lehenengo bonboa: PSG (FRA), Real Madril (ESP), Manchester City (ING), Bayern Munich (ALE), Liverpool (ING), Inter Milan (ITA), Chelsea (ING), Dortmund (ALE), Bartzelona (KAT).
Bigarren bonboa:: Arsenal (ING), Leverkusen (ALE), Atletico Madril (ESP), Benfica (POR), Atalanta (ITA), Vila-real (ESP), Juventus (ITA), Eintracht Francfort (ALE), Brujas (BEL).
Hirugarren bonboa: Tottenham (ING), PSV (HER), Ajax (HER), Napoles (ITA), Sporting (POR), Olympiacos (ALE), Slavia Praga (TXE), Bodo/Glimt (NOR), Marseilla (FRA).
Laugarren bonboa: Copenhague (DAN), Monako (FRA), Galatasaray (TUR), Union SG (BEL), Qarabag (AZE), Ahtletic Club (EUS), Newcastle (ING), Pafos (ZIP), Kairat Almaty (KAZ).