Zozketa Nyonen
Real Madril-Manchester United eta Milan-Barça, final-zortzirenetan
Erredakzioa
Galatasaray-Schalke 04, Celtic-Juventus, Arsenal-Bayern Munchen, Shakhtar-Borussia Dortmund, Valentzia-PSG eta FC Porto-Malaga dira gainerako kanporaketak.
Real Madril-Manchester United, AC Milan-Batzelona, Galatasaray-Schalke 04, Celtic-Juventus, Arsenal-Bayern Munchen, Shakhtar-Borussia Dortmund, Valentzia-PSG eta FC Porto-Malaga dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketak. Zozketa UEFAren Nyoneko egoitzan egin da egin da.
Joaneko partidak otsailaren 12-13an eta 18-19an jokatuko dira. Itzulerako norgehiagokak, ordea, martxoaren 5-6an eta 12-13an izango dira. Bartzelona eta Malaga multzoko lehen sailkatuak izan ziren, eta etxean jokatuko dituzte itzulerako partidak. Valentziak eta Real Madrilek joaneko partidak etxean jokatuko dituzte, eta, itzulerakoak kanpoan.
Milan-Bartzelona eta Real Madril-Manchester United kanporaketak oso erakargarriak dira. Maila handiko kanporaketa ikusi ahal izango dugu Arsenalen eta Bayern Munchenen artean. Final-laurdenetako zozketa matxoaren 25ean egingo da, eta finala maiatzaren 25ean jokatuko da Wembleyn, Londresen.
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketak:
Galatasaray (TUR)-Schalke 04 (GER)
Celtic Glasgow (ESC)-Juventus (ITA)
Arsenal (ING)-Bayern Munchen (GER)
Shakhtar Donetsk (UCR)-Borussia Dortmund (GER)
AC Milan (ITA)-Bartzelona (ESP)
Real Madril (ESP)-Manchester United (ING)
Valentzia (ESP)-Paris Saint Germain (FRA)
FC Oporto (POR)-Malaga (ESP)