Itxi

Final-zortzirenak (joanekoak)

Porto-Malaga eta Arsenal-Bayern, maila handiko neurketak

Redacción

Manuel Pellegriniren mutilek ezusteko eman nahi dute Portugaleko txapeldunaren aurka. Beste partidan, Arsenalek emaitza ona lortu beharko du etxean, Munichera sailkatzeko aukerekin joateko.

Robben eta Schweinsteiger. Argazkia: EFE

Portok eta Malagak, eta Arsenalek eta Bayern Muncihek Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidak jokatuko dituzte, asteartean, otsailaren 19an. Andaluziako taldeak aurrenekoz jokatuko ditu final-zortzirenak, eta txapelketako historiko bat gainditu beharko du, aurrera egiteko. Gainera, Arsenalek eta Municheko taldeak final-zortzirenetako kanporaketarik ikusgarrienetarikoa jokatuko dute.

Malagak eta Portok, Portugaleko txapeldunaren etxean jokatuko dute, partida erabakigarria. Pellegriniren mutilak 2013ko Txapeldunen Ligako ezusteko handia izan dira, baina aurrean Europako talde sendoenetarikoa izango dute.

Multzoetako fasean Malagak Milan, Anderlecht eta Zenit gainditu ditu, eta ez du neurketarik galdu. Hala ere, Portok esperientzia handia du Europako txapelketetan, eta final-laurdenetarako txartela eskuratzeko borroka ikusgarria izango da.

Gainera, Arsene Wengerren Arsenalek Bayern Munich hartuko du Emirates estadioan. Londreseko taldeak, emaitza ona eskuratu beharko du, bere zaleen aurrean, Munichen erabakiko baita kanporaketa.

Albisteak (2)